XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aita, nai badozu...

1. NOZ ARTE, JAUNA- egon Zu nigaz ain azturik,/ olan jamonik egin barik?.

2. Noz arte egon - bear dot miñak - miñ egosten,/ barrua dana - irakiten?.

3. Noz arte etsaya - ikusi bear - garailari?/ begitu, arren, Jauna, niri.

4. Argi eidazu, illunetan ez naiten etzan;/ ez bei: goitu dot,- iñok esan.

5. Ez beiz etsayak - poztu ni jausten - ikusita, zaindaritzat. Zeu - zaitut-eta.

6. Poztu naitela - zure laguntza - ikusirik, Zeu, Jauna, kantuz - goraturik.

Noz arte gorde, Jauna, noz arte? Ager zaite.

Zeru-lurrak uts emongo dabe, baña nire esanak, ez.

1. EROAK DIÑO - biotzaz: Ez da - Jaungoikorik.

danak usteldu - dira-ta ez da - gizon onik.

2. Gizonetara - adi da Jauna - goyetarik, iya ageri dan - Jaungoikozale - zur zintzorik.

3. Guztiak dabiltz - bidea galdu - ta usteldurik, batxo be ez da - onik egiten - dakianik.

4. Noz ete dabe - itxiko gaizki - egitea, noz nire erria,- ogi balitz lez,- irunstea?.

5. Baña nozbaiten - ikaraz dira - gomutauko,/ Jauna azken baten - onakaz egon - oi dalako.